XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste ezer baino lehenago, hona hemen guri funtsezko iduritzen zaizkigun fonema analisiaren hiru baldintza: a) Hizkuntza-aurreko fonologi egoerarekiko edo, bestela esan, fonologiazko unibertsalekiko daitekeena behar du izan fonema-analisiak maila paradigmatikoaren bidez (ik.II.I).

b) Bilakatze fonologikoaren produkzio ereduarekiko daitekeena behar du izan fonema analisiak; alegia, azaleko gauzatze fonetikoak hizkuntzarako berezko giza-ahalmenaren ondorio bezala esplikatuta, daitekeen fonema analisia (ik.II.2).

c) Era berean, fonema analisiak entzumenaren bidez hizkuntzaren hiztunek egiten duten perzepziozko garapenaren ondorio daitekeena behar du izan (ik.II.3).

Hiru arau hauek dira nolabait barne-arazo gramatikalak.

Ezinbestekoa da elkarrekin erlazionaturik azaltzea, baina ez dago esan beharrik ere, garbi bait dago eratorpen fonologikoan zehar bat egiten dutela.

II.1. Maila paradigmatikoa Ez gara hemen luze arituko bilakabide paradigmatikoen kontzeptuaz ampsup16; Zehaztasun gehiago nahi izanez gero, ik. Hurch/Oñederra 1987a.

Laburbilduz esan daiteke bilakabide paradigmatikoak direla hizkuntzaren azpiko eredua sortzen (lato sensu) dutenak, berauek baldintzatzen dituzte hein batean hizkuntza bakoitzaren aukerak.

Bilakalabide paradigmatikoak inguruneaz landakoak edo inguruneari lotuak izan daitezke.

Gizakion ebakera eta perzepzio ahalmenak hizkuntza bakoitzaren mugekin josten dituzte.

Honela, esate baterako, euskararen azpiko aurkezpenean *#sp- (hitz hasieran h. d. inguruneari lotua) hots bilkura edo /v/ (edozein ingurunetan, h. d. inguruneaz landakoa) debekatzen dira, nahiz eta gizakion ebakera ahalmenen barruan egon (beste hizkuntza batzuetako kontsonante laringaletuak edo klikak bezalaxe).

Ez da esan nahi inoiz gertatuko ez direnik euskal hiztunen fonetikan, baizik eta hots edo hots bilkurok ez dutela inoiz funtzio linguistikorik beteko.

Ingurunearekiko baldintza paradigmatikoak dira morpheme structure conditions / rules (MSC edo MSR) deitu izan direnak.

Beste zenbaitentzat well formedness conditions deituak ere hauetxek lirateke: azken buruan hizkuntzaren morfemen egitura fonikoa adierazten dutenak dira.

ampsup17; Hemen, noski, orobat morfema izenpean morfema eta lexema sartzen dira. Foniko hitza erabiltzen da zehaztapen finagoetan ez sartzeagatik. Garbi dago, azaleko ez diren neurrian behintzat, ezin direla fonetikotzat hartu, baina luze lihoake fonologikotzat hartuz gero fonologikotasun horren maila finkatzea, asko eta ez beti bera esan bait da horretaz.

Bestalde, bilakabide paradigmatikoek badute zerikusirik hizkuntzak segmentu edo ebakinak onestearekin, silaben onargarritasunarekin.

Azken batean, bilakabide hauek emango lukete, markaren inguruan ekoiztu diren arazoen berri.

Hemen ez dugu lekurik alor honetako joerak behar bezala jasoko badira egin beharko litzatekeen lanaz aritzeko ampsup18; Dena dela, ik., goragoko 15 oh..

Lehenbaitlehen nahi genuke itzuli dagokigun gaira: (...).